XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kotoiaren ehun-industriak, lurrin-makina sartzean eta zabaltzean, handitu zuen bere ekoizpena.

Enpresaburuek langileak biltzea eta makineria guztia leku berean jartzea askoz ere lehiakorragoa zela ikusi zuten.

Beraz, fabrikek nekazaritzako familia askok etxean egiten zuten lanaren amaiera ekarri zuten.

Aldaketa hori ez zen erraza izan eta familia laborariak gogor egin zuen baserria utzi eta hirira bizitzera joatearen aurka.

Kasu batzuetan, etxez etxeko industriak irautea lortu zuen.

Adibidez, frantziar liho-industriak, XIX. mendearen hasieran, 43.000 emakume iruleri ematen zien lana.

1834 aldera, artean 30.000 langile zeuden gisa horretakoak, fabrikek kalitate txarragoko haria egiten baitzuten.

Edonola ere, ekoizpen-mota horren gainbehera itzulezina zen arren, apurka-apurka desagertu zen arren.

LYON HIRIKO EHULE HONEK ETXEAN EGITEN DU LAN, FAMILIAREKIN (1860).

Industri iraultzaren hasieran, enpresaburuek aukera ematen zieten langileei beren laguntzaileak kontratatzeko eta langileek normalean beste ezer baino nahiago izaten zuten horretarako beren senideak eta ahaide hurbilak kontratatzea.

Horregatik, industrializazioak ez zuen berehala eta bat-batean desegin ekoizpen-unitate legez ordura arte aritutako famili taldea.